Zaporea eta kalitatea 1880tik
Horrenbeste urte dituen sagardo batek soilik uler dezake zer den tradizioa. Sagarrondoen kokalekua, lehengaien (sagarrak) hautaketa eta elaborazioa, egiazko sagardo naturala lortzeko. Horrek guztiak denbora, dedikazioa eta esperientzia eskatzen dituen prozesu bat dakar, Astiazaran familiak belaunaldiz belaunaldi transmititzen jakin duen jakituria bat. Modu horretan lortzen da urtero Astiazaran sagardoa, batere gehigarri kimikorik ez duena eta % 100 naturala dena, hartzidura kontu handiz landuz eta tenperaturari garrantzi berezia emanez.
Familiaren kontsumorako hasi zena haziz joan da apurka-apurka, gaur egun denera iritsi arte: kalitate oneko sagardoa, jatetxe handiek eta gastronomia arloko izen oneko erakundeek aukeratzen dutena. Horrez gain, Astiazaran sagardoa nazio zein nazioarteko mailan banatzen da, eta bere historian zehar 100 sari baino gehiago jaso ditu.
2017an, Astiazaran sagardoak tradizioari keinu egin nahi izan dio etiketa zuri-gorri berri batekin, sagardo horren lehen botilek izan zuten etiketako koloreak gogora ekarriz. 11:11 erreferentzia bereziak Astiazaran anaien adinaren arteko aldeari egiten dio aipamena, eta familiak sekretuan gordetzen dituen beste esanahi batzuei ere bai.