EGUN ZORIONTSUA AITA!

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaEGUN ZORIONTSUA AITA!

Juan Inaxio Astiazaran duela 70 urte jaio zen Zubietako Irigoien baserrian. Bere semeek, Ion eta Mikel, txikitatik jaso dute harengandik sagardoarekiko grina. Eta ez da zaila izan, betidanik maitasun eta gogo handiz hitz egin baitie sagardogintzari buruz.

Juan Inaxiok geneetan darama sagardoa. Bere aitak etxeko kontsumorako ekoizten zuen sagardoa eta Donostiako bizilagunentzat ere saltzen zuen. Berak baino lehen, aitonak egin zuen eta horregatik Juan Ignaziok modu miresgarrian ezagutzen du sektorea eta halaxe transmititu die Ioni eta Mikeli.

Duela ia mende erdi, Juan Inaxiok Isabel bere emaztearekin Iruin Sagardotegi irekitzea erabaki zuen. 90eko hamarkadan, sagardotegiko menua sartzen aitzindariak izan ziren. Menu itxi bat, prezio finkoarekin, eta gero Gipuzkoako sagardotegietan ezarri zen. Garai hartan, sagardotegiko menu batengatik 2.500 pezeta ordaintzen ziren.

Astiazaran familiak 600 sagarrondo inguru ditu. Kixkirekin eta saskiarekin biltzen dute fruta eta lurrean dauden sagarrak bakarrik jasotzen dituzte. Heltze puntu onenean daudenak omen dira.

Sagardoa ezkuz egiten da eta sei sagar mota erabiltzen dute. Emaitza da sagardo %100 naturala eta produktu kimikorik gabea. Ekoizpena apala da. Kalitatearen alde egiten dute kantitatearen alde baino gehiago eta familiak dena saltzen dela ziurtatzen du. Gaur egun, zati txiki bat Estatu Batuetara, Finlandia eta Japoniara exportatzen da. Esan liteke “autore” sagardoa dela.

Ion eta Mikel dira orain Iruinen etorkizuna. Astiazaran, laugarren belaundia dira. 120 urte baino gehiagoko historia duen familia tradizioa. Eta Juan Inaxio erretiratu zen duela urte batzuk arren, berak jarraitzen du sagardotegiko arima materra izaten: erreferentea, aholkularia eta Ion eta Mikelek dioten bezala, pertsona handia.

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.