Sagardoaren Onurak

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaSagardoaren Onurak

Iruinera hurbildu zareten guztiok izan duzue gure sagardoaren zaporeaz gozatzeko aukera. Baina, entzun al dituzue edari honen onurak?

Sagardoa edari osasuntsu eta naturala da. Hala, gure osasunerako ekarpen nutrizional asko ditu.

Edari hau sagar zukua bezala ezagutzen dugu, sagarren ahartziduraz lortzen baita. Alkoholduna izan arren, graduazio gutxi du. Izan ere, kopurua bolumenean %3 eta %8ko tartean kokatzen da.

Nutrizio ikuspegi batekin begiratu ez gero, 100zl-ko sagardo edalontzi batek, 4gr alkohol, 6gr karbono-hidrato eta 52 kaloria izango ditu. Gainera, funtsezko eta oinarrizko nutrienteez osatzen den edaria da: C,E eta K Bitaminak, mineralak (potasioa, zinka, magnesioa, fosforoa eta sodioa) eta antioxidatzaileak ditu. Gutxi balitz, sagardoaren ezaugarrien barne pektina ere agertzen zaigu. Honek, odoleko azukrea erregulatzen, gaixotasun koronario eta kardiobaskularrak saihesten eta azido urikoa kanporatzen lagunduko digu.


Zure gorputza zaintzea eta ongi pasatzea ez dira kontrako ekintzak.

Oraindik ez al duzu agurtu Sagardo denboraldia? Animatu zaitez eta etorri Iruinera!

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.