SAGARDOTEGIAZ GOZATZEKO GAKOAK

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaSAGARDOTEGIAZ GOZATZEKO GAKOAK

Sagardotegiko erritualei esker, otordu bat partekatzea esperientzia paregabea eta guztiz ezberdina bilakatzen da. Txotxaren errituala, jendea zutitu eta leku batetik bestera ibiltzea edo platerik gabe jatea, kontuan hartu eta aurretik ezagutu behar diren ezaugarri garrantzitsuak dira, esperientzia berezia hau ahalik eta gehien gozatu ahal izateko.

Horretarako, aholku erraz eta oso baliotsuak emango dizkizugu, sagardotegian pasatzen duzun denbora festa ezin hobea bihur dadin:

  1. Txotxa behar bezala egitea ezinbestekoa da sagardoaren zapore guztia gozatzeko. Edalontzia behar bezala hartu behar da, pixka bat okertuz, sagardoa edalontziaren paretetan puxkatu dadin. 
  2. Sagardoa upelen zonaldean dastatzen da. Edalontzi huts batekin joan behar duzu hara. Jarraitu txotx oihua eta ilaran jarri, sagardoa edan, sentsazioak partekatu eta mahaira edalontzia hutsik dagoela itzuli.
  3. Kontuan izan platerik gabe jango duzula. Sagardoarekin batera doan menua plater bakar baten inguruan janez gozatzen da.
  4. Sagardo denboraldia batez ere neguan denez, eta jakinda bazkariak upategi batean egiten direla, baliteke berogailurik gabeko guneak egotea. Hori dela eta, berokia ezinbestekoa da leku hauetan.
  5. Dastatu barrika ezberdinak, sagardo ezberdinak, sentsazio eta zapore ezberdinak. Leku gutxinan aurkituko duzu eskuz egindako produktu natural baten ain barietate handia dastatzeko aukera.
  6. Jada etorri izan bazara, kontuan hartu sagardoa etengabe aldatzen ari dela. Duela hilabete upel horretan dastatu zenuen sagardoa orain zapore ezberdina izango du!
  7. Eta garrantzitsuena: gozatu! Janariarena, sagardoarena, tokiarena, jendearena, giroarena... Esperientzia paregabea da, eta hemen bakarrik gertatzen da, sagardotegian!

Iruin sagardotegian itxarongo zaitugu! Zatoz eta goza ezazu!

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.